Gizartea -

Garraio eta jolastokiak

Bizkaian izan du jarraipen zabalagoa ikastetxeetako monitoreen grebak

Sindikatuen eta Jaurlaritzaren datuen arabera, Bizkaian izan du jarraipenik zabalena: % 90ekoa sindikatuen arabera eta % 67,5ekoa administrazioaren arabera. Asteartean ere greba deitu dute.

Protesta. Argazkia: EFE
Protesta. Argazkia: EFE
Eskola garraioko begiraleen protesta Bilbon

0:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskola garraioko eta jolastokietako langileek greba eguna izan dute astelehen honetan, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta, eta lan-hitzarmenaren alorrean duten gatazkan inplikatzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Deialdiak Bizkaian izan du jarraipen zabalagoa, sindikatuek eta Jaurlaritzak adierazi dutenez.

Hala, ELAk emandako datuen arabera, greba % 90etik gorako jarraipena izan du Bizkaian, eta langileen parte hartzea oso handia izan da protestetan. Kontuan izan behar da Bizkaian lan egiten dutela EAEko sektore horretako 500 langileen erdiak. Halaber, jarraipena % 60koa izan da Gipuzkoan, eta % 50eakoa Araban, sindikatuak adierazi duenez.

Jaurlaritzaren arabera, berriz, % 67,5ekoa izan da jarraipen hori Bizkaian, eta % 24,5ekoa Araban. Gipuzkoari dagokionez, Hezkuntza Sailak esan du ''zerbitzua bere gain duen enpresak egindako balorazioaren arabera, aurreko deialdiaren parekoa izan dela jarraipena; % 33tik gertukoa, beraz''. ''Eragindako kalteengatik kezka'' agertu du Jaurlaritzak.

25.000 haur joaten dira eskolara autobusez EAEn, eta 12 urte baino gutxiagoko haurrek ezin dute zaintzailerik gabe bidaiatu.

500 bat langile zauden deituta astelehen honetako protestan parte hartzera. Era berean, datozen urtarrilaren 13an, 14an, 20an, 21ean eta 22an ere grebak egingo dituzte; eta akordiorik lortzen ez badute, 27tik aurrera greba mugagabea egingo dutela iragarri dute sindikatuek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia