Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emazte ohia itotzen saiatzeagatik atxilotu dute Bilbon
Goizaldean, 02:45ean, gizonezkoak Ertzaintzari dei egin dio, bere emazte ohia itotzen saiatu dela aitortuz. Emakumearen aurpegia ubel ikusita, baina, damutu egin da, eta atzera egin du.
Erredakzioa
Ertzaintzak 46 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon, bere emazte ohia itotzen saiatzea egotzita. Biak etxebizitza berean bizi dira, emakumezkoak "baimenduta", nahiz eta gizonezkoak urruntzeko agindua izan, Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Goizaldean, 02:45ean, gizonezkoak Ertzaintzari deitu dio, bere emazte ohia itotzen saiatu dela aitortuz. Emakumearen aurpegia ubel ikusita, baina, gizonezkoa damutu egin da, eta atzera egin du.
Gertatutakoa egiaztatzeko asmoz, patruila bat bertaratu da, eta, eraso egiten zion bitartean, gizonezkoak heriotza mehatxuak egin dizkiola esan die emakumezkoak agenteei.
Gizonezkoak harengandik urruntzeko agindua bazuen ere, emakumezkoak etxe berean bizitzeko baimena eman ziola azaldu du Ertzaintzak.