Gizartea -
Indarkeria matxista Lugon
Gizonezko bat atxilotu dute Lugon bi emakume hiltzea egotzita
Biktimak ustezko hiltzailearen emaztea eta amaginarreba dira. Gizonezkoa ihes eginda zegoen bi hilotzak topatu dituztenetik.
Erredakzioa
Gizonezko bat atxilotu du Guardia Zibilak, Lugon bi emakume hiltzea leporatuta. Biktimak ustezko hiltzailearen emaztea eta amaginarreba dira.
Gizonezkoa arratsaldeko 18:30 inguruan atzeman dute, Lugoko Ribadeo herrian, Asturiasko mugan. Guardia Zibilak Burelan (Lugo) duen koartelera eraman du ustezko hiltzailea.
Gizonezkoa ihes eginda zegoen gaur goizean bi gorpuak topatu dituztenetik.
Bestalde, ikertzaileek baieztatu dute makila batez jasotako kolpeen ondorioz hil direla bi emakumeak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea