Gizartea -

Ikerketa

Juan Carlos Izpisuak Birsortze Medikuntzako Zentroa utzi du

Nazioartean ospe handia duen ikertzaile espainiarrak atzerrira joatea erabakita, Bartzelonako zentroak egun esku artean dituen 21 proiektuetako 18 galduko ditu, horien eskubideak harenak baitira.

Juan Carlos Izpisua. Foto: EiTB
Juan Carlos Izpisua. Foto: EiTB
Juan Carlos Izpisua. Foto: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako Birsortze Medikuntzako Zentroko zuzendariak atzerrira joatea erabaki du, Espainian ez baitu nahikoa babes politiko eta ekonomiko lortu.

Espainiako Gobernuak eta Generalitateak orain arte eman duten 1,5 milioi euroko diru-laguntza murrizteak eragin du Izpisuak dimisioa ematea erabaki izana. Laguntza horrez gain, Bartzelonako Birsortze Medikuntzako Zentroak nazioarteko hainbat erakunderen 1,8 milioi jasotzen ditu.

Gaur egun Bartzelonako zentro horretan garatzen ari diren 21 proiektuetako 18 galdu egingo dituzte; izan ere, ikertzaileak berekin eramango ditu, horien eskubideak bereak baitira.

Izpisuak dimisioa eman ostean, Angel Raya zientzialaria aukeratu dute zuzendari berri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea