Gizartea -

Abortua Nafarroan

Abortuaren aurkako taldeen presioa salatu du Andraizek

Yolanda Perez hezitzaileak salatu duenez, "abortoaren aurkako taldeek Ansoain Klinikara doazen emakumeak beldurrarazten dituzte eta mehatxu egiten diete".

Abortuaren aurkako taldeek Ansoain Klinikaren aurrean egindako protestetako bat
Protesta Ansoain Klinikan
Antsoaingo klinika aurrean izaten diren protestak salatu dituzte Parlamentuan

0:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Perez, CAM Andraizeko hezitzaileak Ansoain Klinikara abortatzera doazen emakumeek jasaten duten “eskratxe egoera” salatu du Nafarroako Parlamentuan eta egoera “jasangaitza” dela adierazi du. Ansoain Klinika da Nafarroan abortuak egiten dituen zentro bakarra.

Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordean izan dira gaur Yolanda Perez hezitzailea, Begoña Zabala abortatzeko eskubidearen asanbladako kidea eta Pablo Sanchez Valverde, Andraizeko ginekologo eta koordinatzailea. PSNk, Bilduk, Aralar-NaBaik, Izquierda-Ezkerrak eta Patxi Leuzak, atxiki gabeko parlamentariak, eskatu dute agerraldia.

Zentrora joaten diren emakumeek jasan behar izaten duten egoera eman dute ezagutzera batzordean. Abortuaren aurkako taldeek bilkurak eta manifestazioak egiten dituzte. “Bizitzaren aldeko arrosarioak” ere egin izan dituzte, eta horietako batean Iruñeako artzapezpikuak parte hartu zuen.

Oposizioko alderdi guztiak artzapezpikuaren jarrera kritikatu dute eta abortua osasun publikoan egitearen alde agertu dira. PPk iragarri duen Abortuaren Legearen erreforma ere kritikatu dute.

Pablo Sanchez Valverdek adierazi duenez, “erreformak ez du abortu kopurua jaitsiko, seguruak ez diren abortuen kopurua handitu baizik”.

Yolanda Perez hezitzaileak, bestalde, abortuaren aurkako taldeek egiten duten “presioa” salatu du. “Ansoain Klinikara doazen emakumeak beldurrarazten dituzte eta mehatxu egiten diete”, esan du. Zentroan jasandako eraso “bandalikoak” eta bide publikoak eragindako kalteak ere salatu ditu. “Zenbait kasutan, gainera, erasoa ez da ahozkoa edo psikologikoa soilik izan, fisikoa ere izan da”, esan du.

Abortuak sare publikoan egingo balira, hau guztia ez zen gertatutako”, azpimarratu du Perezek. PPren erreforma berriak dakarren “atzerapausoa” ere nabarmendu du. “Berriz ere, Europa Pirinioak igarota hasten da”, gaineratu du.

Abortuaren eskubidearen asanbladako Begoña Zabalak Parlamentuaren babesa eskatu du emakume horientzako, eta abortua ordena publikoko arazo batean ez bilakatzearen alde agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Albisteak gaur Iruñea Albisteak Nafarroa Gizartea albisteak Osasun albisteak Zer gertatu da Antsoain herrian?