Gizartea -
EAE-ko Auzitegi Nagusia
Atzera bota dute Sabino Aranako biaduktua dela-eta jarritako demanda
Gehiegizko zaratagatik jarri zuten auzokideek demanda. Guztira, bost milioi euroko kalte-ordaina eskatzen zuten.
Erredakzioa
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Bilboko Basurtu auzoko bizilagunen elkarteak zarata dela-eta jarritako demanda. Zehazki, Sabino Aranako biaduktuak eragindako zaratagatik kalte-ordaina eskatzen zuten.
Guztira, 150 familiak eta saltokik jarri zuten salaketa Bizkaiko Foru Aldundiaren kontra, erakunde hori baitzen biaduktua kudeatzearen arduraduna. Guztira, bost milioi euroko kalte-ordaina eskatzen zuten, kalte moral eta ekonomikoengatik.
38 urtez Bilboko sarreretako bat izan da Sabino Arana, eta udan hasi ziren eraisten.
Epaia irmoa da, eta ez dago horren kontra helegitea jartzerik.