Gizartea -
Osasuna-Ikerketa
Egunean 7 fruta eta barazki pieza jateak bizitza luzatzen du
Ikerketa Londresko University Collegek egin du, fruta eta barazkiei buruz izan da.
Erredakzioa
Egunean zazpi fruta eta barazki pieza kontsumitzeak osasunean, egunean ohikoak diren bostak baino onura gehiago dakartza, Londresko University Collegek egindako ikerketa batek ondorioztatu duen bezala.
Ikerketa 65.226 gizon-emakumeri egin zaie 2001 eta 2008 artean, eta adierazi zuen egunero zazpi fruta eta zazpi barazki pieza jateak % 42 jaisten duela gaixotasun baten bidez hiltzeko arriskua. Bestalde, egunean bost pieza fruta eta barazki kontsumitzeak portzentajea % 29ra jaisten zen.
Ikertzaileek ikerketa aurrera eramateko, "Osasun Inkesta Nazionala" erabili zuten zeinetan bertan, britainiarren bizimoduari eta dietari buruzko datuak daude bilduta. Datu hauek medikuarengana joanez eta galdetegien bidez lortu dira. Ikerketaren arabera, zenbat eta fruta eta barazki gehiago kontsumitu hiltzeko arriskua txikiagotu egiten da eta barazkiek eta frutek onurak dakartzatela nabarmendu du. Hauek asko kontsumitzeak gorputzeko zelulak erreparatzea ahalbidetzen du.
Halaber, latetan merkaturatzen diren frutek hiltzeko arriskua areagotzen dutela gaineratu du azukre asko dutelako.
Bidenabar, Britainia Handiko Gobernua bost barazki eta fruta pieza kontsumitzearen alde agertu da eta gaineratu du britainiarren % 66k ez dutela ohikoak diren bost piezak kontsumitzen. Dietan adituak direnen ustez, ikerketaren emaitzak ez dira eztabaidaezinak; izan ere, kanpo faktore batzuek eragiten dute. Kanpo faktore horien artean, erretzea eta alkoholaren gehiegizko kontsumoa aipatu dituzte.
Ikertzaileek segurutzat jo dute dietari lotutako beste kanpo faktore batzuk ere, eta gaineratu dute egunean hiru barazki eta fruta pieza kontsumitzeak soilik % 14 jaisten duela gaixotasunbaten ondorioz hiltzeko arriskua.
Beste herrialde batzuek, Australiak esaterako, egunean "bi gehi bost" (bi fruta eta bost barazki) kontsumitzeko aholkua eman dute, baina herrialde gehienetan herritarrentzako erronka da oraindik "egunean bost" jatea.