Gizartea -

Ezbeharra

Bi urteko neskato bat hil da Asturiasen, telebista gainera erorita

Ezbeharra 12:00etan gertatu da Llaneras udalerrian. Antza denez, haurra etxeko apal batera igo da eta telebista iraularazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi urteko neskato bat hil da Llanerasen, Asturiasen. Ikerketa daraman Guardia Zibilaren iturriek adierazi dutenez, tamaina handiko telebista bat gainera erori zaio haurrari, eta buruan kolpea hartu du.

Ezbeharra 12:00etan gertatu da Llaneraseko etxebizitza batean. Antza denez, neskatoa zaintzailearekin zegoen etxean, eta apal batera igo da. Orduan, bertan  zegoen telebista iraularazi du eta aparailuak buruan kolpatu du umea.

Zaintzaileak 112 zenbakira deitu du, eta Guardia Zibila eta osasun zerbitzuak etxebizitzara joan dira.

Osasun zerbitzuetako bi anbulantzia gerturatu eta erreanimazio ariketak egin dizkioten arren, ezin izan dute ezer egin neskatoaren bizitza salbatzeko.

Avileseko talde judizial bat eta patruila bat ere ezbeharraren lekura joan dira, istripua ikertu asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Umeak Asturias albisteak