Gizartea -

Epaia

Errudun jo dute 2012an Deustuko emakumea hil zuen akusatua

Emakume bat labankadaz hil zuen akusatua errudun jo du herri-epaimahaiak, baina erasotzaileak buruko gaixotasuna zuela onartu du.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012ko maiatzaren 25ean, Deustu auzoan (Bilbon), emakume bat labankadaz hil zuen akusatua errudun jo du gaur herri-epaimahaiak, baina erasotzaileak buruko gaixotasuna zuela onartu du.

Sententzia arratsaldean irakurri du epaimahaiak Bilboko epaitegietan. R.T. akusatua errudun jo dute aho batez, baina, fiskalak planteatu zuen moduan, asaldura psikikoa salbueslea dela onartu du.

Bizkaiko Lurralde Auzitegian, iragan astean, egin zuten epaiketan akusatuak berak azaldu zuenez, Ramon y Cajal etorbideko bizilaguna labankadaz hil zuen, emakumea "jasanezina egiten zitzaiolako".

Etxetik ateratzen ari zenean egin zion eraso akusatuak biktimari, eta, kalean, eztabaida izan ostean, labana atera zuen eta 52 aldiz sartu zion, "hau al zen zuk nahi zenuena?", "hil egingo zaitut", "hil zaitez" eta "hil zaitez behingoz" oihukatzen zion bitartean.

Epaia irakurri eta gero, epaileak zigorra erabaki behar du. Fiskalak 15 urteko espetxealdia eta 20 urte ospitale psikiatriko batean sartzea eskatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea