Gizartea -

Fitur azokan

Gasteizek ofizialki estreinatu du bere urte gastronomikoa

Burgosek lekukoa pasatu dio Gasteizi Fitur azokan. Datozen hilabeteetan hainbat ekintza antolatuko dituzte Arabako hiriburuan.

Gasteizek ofizialki estreinatu du bere urte gastronomikoa. Argazkia: EFE
Gasteizek ofizialki estreinatu du bere urte gastronomikoa EFE
Gasteiz, ofizialki 2014ko hiriburu gastronomikoa

0:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizek ofizialki estreinatu du gaur bere urte gastronomikoa. Datozen hilabeteetan 2014ko Gastronomia Hiriburu izango da. Javier Maroto alkateak adierazi duenez, “helburua ondoen jatean de hirian bihurtzea da”.

Burgosek lekukoa pasatu dio Gasteizi Fitur azokan. Urtea amaitu bitartean, hainbat ekintza egingo dituzte gastronomiarekin loturiko turismoa erakartzeko. “Gasteizko aniztasun gastronomikoa alde zaharrean dastatu daitezkeen pintxoetatik Michelin izarrak dituzten sukaldeetaraino doa”, esan du Marotok.

Gastronomiarekin loturiko ekintza nagusiak asteburuetan eta Andre Mari Zuriaren jaietan egingo dituzte, baina Ardoaren Azokan eta Pintxoaren Astean ere izango da zer ikusi, egin eta dastatu. Izendapenak ekonomian izan dezakeen eraginaren aurreikuspenik egon ez arren, Maroto baikor agertu da, aurrez titulua izan duten Logroñok eta Burgosek lortutako emaitzei begira.

Herritarrei eta erakundeei eskerrak eman dizkie Marotok, baita sukaldari ezagunei ere, Juan Maria Arzaki, Pedro Subijanari, Martin Berasategiri eta Karlos Argiñanori, besteak beste.

“Titulu honek Michelin izarra duten sukaldariei eta ez dutenei ikuspena emango die”, azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea