Gizartea -

Lehentasunezko akzioak

Miguel Blesa oihu eta irain artean atera da epaitegitik

Bi orduz deklaratu ostean, Blesa epaitegiko atzeko atetik joan da, baina bertan lehentasunezko akzioen kaltedunak eta kazetari asko zain zituen.

Poliziak babestuta atera behar izan du Miguel Blesak epaitegitik

0:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Blesa Caja Madrid bankuko presidente ohia oihu eta irain artean atera da Madrilgo Castilla Plazako epaitegitik. Lehentasunezko akzioen kaltedunak zain zituen kanpoan, eta, horrenbestez, Poliziak Caja Madrideko buru ohia babestu behar izan du.

Epaileak lehentasunezko akzioak kapitalizatzeko partizipazioen jaulkipena "planifikatua" izan zen edo ez ikertuko du epaiketa horretan.

Bi orduz deklaratu ondoren, Blesa epaitegiko atzeko atetik atera da, baina bertan lehentasunezko akzioen kaltedunak eta kazetari asko zain zituen.

Epaitegitik ateratzean, tentsio uneak izan dira, jendetza Blesarengana hurbiltzen saiatu delako. Hala ere, Poliziak Caja Madrideko zuzendari ohia babestu du, bere ibilgailura heldu den arte. Kaltetuek pankarta bat bota diote Blesari, baina gainetik pasatu zaio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea