Gizartea -

Nafarroa

Ebro alertan dago oraindik, Castejonen gainezka egin lezake eta

Nafarroako ibaien emariek behera egin dute azken orduetan; igande goizean, hain zuzen ere, Ebro da alerta egoeran dagoen bakarra.

Maider Otegiren argazkian, Auritzen larunbatean izandako uholdea.
Maider Otegiren argazkian, Auritzen larunbatean izandako uholdea.
Maider Otegiren argazkian, Auritzen larunbatean izandako uholdea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetako 10:30ean, Ebro alertan dago oraindik, Castejonen (Nafarroa) gainezka egin lezake eta. Foru Erkidegoko ibaien emariek behera egin dute azken orduetan; igande goizean, hain zuzen ere, Ebro da alerta egoeran dagoen bakarra.

Nafarroako Gobernua bere webgunean azaltzen ari denez, 9:50ean Ebroren maila herri horretan 6,26 metrokoa da, eta emaria segundoko 1.427 metro kubikokoa da.

Argari dagokionez, Funesen parean (larumbat gauean hori ere zegoen alertan), aurrealertan dago. Maila 3,98 metrokoa da; eta emaria, 578,59 metro kubikokoa.

Foru Erkidegoko gainerako ibaietan, normaltasuna da nagusi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea