Gizartea -

Preso arrunta

Preso bat hilik topatu dute Burgosko kartzelan

Urtarrilaren 12an urkatuta topatu zuten 25 urteko bizkaitarra, bere ziegan. Salhaketak kritikatu duenez, Espetxe Zuzendaritzak ez du heriotzaren berri eman.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Burgosko kartzelan preso zegoen 25 urteko gizonezko bizkaitar  bat hilik, urkatuta, topatu zuten urtarrilaren 12an, Salhaketak bere webgunean jakinarazi duenez.

Hain justu, presoen eta senideen eskubideen alde lan egiten duen elkarte horrek salatutakoaren arabera, Espetxe Zuzendaritzak ez du heriotzaren berri eman, eta Salhaketak familiak esanda jakin du.

Familiaren esanetan, zigorra betetzeko denbora gutxi falta zitzaion hildako presoari.

Salhaketa elkarteak "heriotza hauek ezkutatzeko politika sistematikoa" kritikatu, eta ez ikertzearen zergatia zein den galdetu du. Izan ere, horren hitzetan, "biktimak beste batzuk balira" ez litzateke berdina gertatuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea