Gizartea -

Energia nuklearra

Zentral nuklearren bizialdia 60 urtera luzatzea ari dira aztertzen

Hala iragarri du Enresa Hondakin Erradiaktiboen Enpresa Nazionaleko presidenteak. Garoñak jarduerarekin jarraitu ala ez, kontingentzia plana dutela azaldu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zentral nuklearren bizialdia 40 urtetik 60 urtera luzatzea ''aztertzen ari dira'' egungo agintariak, Francisco Gil Ortiga Enresa Hondakin Erradiaktiboen Enpresa Nazionaleko presidenteak astelehen honetan iragarri duenez.

Nueva Economia foroan hitzaldia eskaini du Gil Ortegak, Maria Dolores de Cospedal Gaztela-Mantxako presidenteak aurkeztuta. Enresako presidenteak mintzaldi horretan azaldu duenez, Garoñako zentralarentzako kontingentzia plana garatu dute eta plan hori abian jartzea da asmoa, zentralak jarduerari berriz ekiten badio ala ekiten ez badio ere.

Halaber, erabilera bikoitzeko bost bidoi enkargatu dituztela azaldu du, ''gertatzen dena gertatzen dela ere'' Garoñako erregaia biltzeko.

Enresako presidentearen arabera, hilabeteak dira Nuclenorrekin harremanetan daudela, eta zentralaren balizko eraistea jarduera eten eta hiru urtera egingo litzatekeela gogoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea