Gizartea -
23 pertsona atxilotu dituzte
Luxuzko autoak osten zituen talde bat desegin dute
Taldea Espainian eta Frantzian aritzen zen. 23 pertsona atxilotu dituzte.
Erredakzioa
Espainiako eta Frantziako Segurtasun Indarrek bi herrialdeetan luxuzko ibilgailuak osten eta saltzen zituen sare bat desegin dute. Orotara 23 pertsona atxilotu dituzte, 10 Espainian eta 14 Frantzian.
Atzemandakoak lur orotarako luxuzko ibilgailu modelo zehatz bat osten aditu ei ziren.
Poliziak 11 miaketa egin ditu Espainian, eta, horietan, besteak beste, autoen segurtasun sistemak baliogabetzeko materialak, zirkulazio baimenak eta inhibitzaileak atzeman ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea