Gizartea -

Komunikabideak

Pedro J. Ramirezek 'El Mundo' egunkariko zuzendaria izateari utzi dio

Unidad Editorial taldeko Administrazio Kontseilua ostegun honetan bilduko da Ramirezen ordezkoa izendatzeko. Casimiro Garcia-Abadillo egungo zuzendariordeak hartuko du zuzendaritza.

Pedro J. Ramirez 'El Mundo'ko zuzendari ohia
Pedro J. Ramirez 'El Mundo'ko zuzendari ohia
Pedro J. Ramirez 'El Mundo'ko zuzendari ohia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro J. Ramirezek El Mundo egunkariko zuzendaria izateari utzi dio. Kazetariak asteazken honetan iragarri du 1989an sortu zuen argitalpeneko zuzendari kargua utziko duela. Ramirezek 25 urte eman ditu zuzendari lanetan Espainiako ordainpeko informazio orokorreko bigarren egunkarian.

Zurrumurruen arabera, kargu uzte horretarako bi argudio egon litezke. Alde batetik, eta titular gehien eragin dituena da, Moncloak bere helburua lortu duela da: Rajoy presidentearen Exekutiboarekin oso kritikoa izan den eta Barcenasen agirien berri eman zuen Pedro Jota Ramirez gogaikarri bat alde batera uztea. Tesi hori Pedro Jotak berak konfirmatu zuen asteazken honetan argitaratutako lehen txioan.

Bigarren argudioa ekonomikoa da: El Mundo argitaratzen duen Unidad Editorial taldeak milioi euroko galera ekonomikoak izan ditu azken urteetan.

Azkenean, egunkariaren jabea den RCS multinazionalak onena Pedro J. Ramirez kargutik kentzea, eta, egunkaria salbatzeko, inbertsio berria egitea erabaki du. Horrela, Casimiro Garcia-Abadillo egungo zuzendariordeak hartuko du egunkariaren zuzendaritza.

Hala eta guztiz ere, Radio Euskadik jakinarazi duenez, hainbat iturrik adierazi dute Ramirezek 20 milioi euroko kitapena jaso lezakeela. Dena den, Unidad Editorial taldeko Administrazio Kontseilua ostegun honetan bilduko da Ramirezen ordezkoa izendatzeko.

Bitartean, El Mundok ez du Pedro J. Ramirezen agurrari buruzko albisterik jaso.

Pedro Jose Ramirez Logroñon jaio zen, 1952an, eta 28 urte zituenean Diario 16 egunkariaren zuzendari izendatu zuten.

1989an kargutik bota zuten eta, urte horretan bertan, El Mundo sortu zuen.

Twitter

Pedro J. Ramirezek jasotako mezuak eskertu ditu ostegun honetan, Twitterren.

Horrez gain, Ramirezek igande honetakoa zuzendari karguan argitaratuko duen azken alea izango dela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea