Gizartea -
Gertakaria
Sute handia piztu da Zaratamoko pabiloi batean
Suhiltzaileek itzali dute sua, baina oraindik lanean ari dira. Horregatik, BI-3720 errepidea oraindik itxita dago.
Erredakzioa
Sute handia piztu da Zaratamoko Arkotxa auzoko pabiloi batean, baina dagoeneko itzali dute suhiltzaileek, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Sutea Outukumpuren lantoki zaharrean piztu da.
Aipatu iturrien arabera, 07:40 aldera piztu da sua, ustez hutsik zegoen pabiloi batean. Suhiltzaileak bertaratu eta sua inguruko beste pabiloietara ez zabaltzen saiatu dira, baina beste eraikin batera behintzat iritsi dira sugarrak.
Sua itzalia badago ere, suhiltzaileek bertan jarraitzen dute lanean, badaezpada ere. Hori dela eta, BI-3720 errepidea oraindik itxita dago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea