Gizartea -

Ezbeharra

Jaizkibelen desagertutako gizonaren gorpua aurkitu dute Capbretonen

Hondarribikoa zen eta 56 urte zituen. Dirudienez, larunbat goizean etxetik irten zen Jaizkibel mendira joateko.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean Jaizkibelen Pasaia eta Hondarribia artean desagertu zen mendizalearen bila aritu dira, baina astelehen honetan Capbreton (Frantzia) Landetako komunan agertu da haren gorpua izan litekeena, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Hondarribikoa zen, eta 56 urte zituen.

Bilaketa lanetan, helikoptero bat eta Ertzaintzako, Gurutze Gorriko eta DYAko kideak, desagertutako gizonaren senideak eta lagunak eta hainbat boluntario ari ziren parte hartzen; 70 bat lagun, guztira.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, 14:00etan Capretoneko uretan gorpu bat agertu da, eta haren ezaugarriak eta mendizalearenak bat zetozen.

Desagertutako mendizalea larunbat goizean irten zen etxetik, Jaizkibel mendira joateko, eta jatorduan itzultzeko asmoa zuen.

Mendizalearen senideak Capretonera joan dira, eta Ertzaintza Frantziako Poliziarekin elkarlanean dabil, Hendaiako polizia-etxearen bitartez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea