Gizartea -
Ezbeharra
Bost urteko haur bat hil da Alacanten eta haren amaordea atxilotu dute
Dirudienez, neskatilaren aitaren emaztea 01:30ean atxilotu dute, eta oraindik ez dute epailearen esku jarri.
Erredakzioa
Bost urteko neskatila bat hil da astearte honetan Alacanteko Ospitalean, buruan kolpe handia hartu ostean, eta Polizia Nazionalak umearen aitaren bikotekidea atxilotu du, medikuek eta Poliziak jakitera eman dutenez.
Larrialdietako Informazio eta Koordinazio Zentrotik azaldu dutenez, 00:57an dei bat jaso dute horren berri emateko, eta, jarraian, anbulantzia bat bertaratu da San Gabriel auzoko etxebizitzara. Buruan kolpe handia zuela eraman dute neskatila ospitalera.
Alacanteko Polizia Nazionalak adierazi duenez, neskatilaren aitaren emaztea atxilotu dute, 01:30ean, eta datozen orduotan epailearen esku utziko dute.