Gizartea -

Eskola garraioan

ELA: 'mobilizazioaren aldeko apostuagatik' lortu dute akordioa

Sindikatuaren arabera, lanuzteak "behar-beharrezkoak" izan dira eskola garraioko sektoreko patronala "akordio batera heltzeko negoziatzera esertzera behartzeko".

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak azaldu du eskola garraioko begiraleen lan-hitzarmenerako akordioa "mobilizaziorako apostu garbiagatik" lortu dela, 15 eguneko grebaren ostean.

Bilbon egin duten prentsaurreko batean, lanuzteak "behar-beharrezkoak" izan direla aitortu du sindikatuak, eskola garraioko sektoreko patronala (CLECE eta EULEN) "begiraleen eskaerak biltzen dituen akordio batera heltzeko negoziatzera behartzeko".

Akordioa, azaldu dutenez, astearte gauean berretsi zuten EAEko hiru lurraldetan egin zituzten bileratan.

ELAk azaldu du akordio horretan honako baldintzak lortu dituztela: 2013-2014 ikasturterako %3ko igoera, 2014-2015erako %2koa eta urtebeteko luzapena %2ko igoerarekin. Gainera, Euskadiko 400 langile inguru jasotzen dituen testua "lan-erreformaren aurka blindatu" egin dugu.

Sindikatuak positibotzat hartu du akordioa eta "eskola garraioko begiraleek erakutsi duten mobilizazioaren aldeko apostu irmoa" dela eta etorri da, beraien ustez. Akordioak LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesa du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea