Gizartea -

Gazteak eta alkohola

Gazteen % 5ek aizundutako edari alkoholdunak kontsumitzen dituzte

Krisiaren eraginez geroz eta gehiagok erosten dituzte edari alkoholdunak legez kanpoko salmenta tokietan.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

14 eta 34 urte bitarteko gazteen % 5ek aizundutako edari alkoholdunak kontsumitzen dituzte, eta krisiaren eraginez geroz eta ohitura zabalduagoa da hori, Madrilgo Complutense unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera.

Gazteek legez kanpoko tokietan erosten dituzte edari alkoholdunak, batez ere bazar txinatarretan, "Dena ehunean" dendetan edo kaleko saltokietan, Ubaldo CUesta ikerketaren egilearen arabera. Dena den, gazteek aisialdiko lokaletan "garrafoia" ematen dietela adierazi dute.

Cuestak ohartarazi duenez, krisiaren eraginez geroz eta gazte gehiagok erosten dituzte edari alkoholdunak kaleko salmenta postuetan, eta "carpe diem" filosofia ere zabaltzen ari dela gaineratu du. % 5a portzentaje baxua dela badirudi ere, "goraka doan joera" dela nabarmendu du Cuestak. "Krisia dela eta, legez kanpoko edari alkoholdunen kontsumoa hazi egin da", gaineratu du.

14 eta 34 urte bitarteko 1.200 pertsonak parte hartu zuten ikerketan, eta % 60ak normalean alkohola edaten duela aitortu du, eta, bereziki, asteburuetan.

4tik 1ek azken urtean intoxikazio etilikoa izan dute eta nesken artean % 24 hazi da kopuru hori.

Ondorio gisara, neurri hertsatzaileak handitzea eta hezkuntzan indarra jartzea eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea