Gizartea -

Batzar Jauregian

Calatravari 3 milioiko isuna ezarri diote, Oviedoko obra batengatik

Iazko ekainean, Oviedoko 10. Epaitegiak ere Calatravaren aurka egin zuen, baina, oraingo honetan, isuna 3,27 milioi eurotik 2,9 milioi eurora jaitsi du Lurralde Auzitegiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oviedoko Lurralde Auzitegiak 2,96 milioi euroko isuna jarri dio Santiago Calatrava arkitektoari, Oviedoko Batzar Jauregian egindako obran atzemandako akatsengatik.

Epaia gaur eman dute jakitera, eta arkitektoak helegitea jar dezake. Iazko ekainean, Oviedoko 10. Epaitegiak ere Calatravaren aurka egin zuen, baina, oraingo honetan, isuna 3,27 milioi eurotik 2,9 milioi eurora jaitsi du Lurralde Auzitegiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea