Gizartea -

Tren istripua

2 lagun hil eta 9 zauritu dira tren istripu batean, Frantzian

Frantziako Alpeetan gertatu da ezbeharra. Menditik eroritako arroka batek trena jo du eta, ondorioz, errailetik irten da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bi pertsona hil eta bederatzi zauritu dira, horietako bat larri,  larunbat honetan Frantzian gertatutako tren istripu batean. Menditik eroritako arroka batek jo du eta trena bere errailetik atera, agintarien arabera.

Trena zintzilik gelditu da eta bidaiarietako bat larrialdi zerbitzuetako langileek erreskatatu behar izan dute.

Niza eta Digne-les-Bains arteko bidea egiten ari zen trena, eta bi hildakoak aurreko bagoian zihoazen.

Orotara, 34 pertsona zihoazen trenaren barruan eta gehienak beren kabuz atera ahal izan dira.

Litekeena da azken egunetako denboralearen eraginez askatu izana arroka.

Trenak mendi inguruetako errailetatik egiten du hiru orduko ibilbidea eta ez du abiadura handirik hartzen. Ikertzaileen arabera, istripuaren unean 30 km/h abiaduran zihoan trena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea