Gizartea -

Errepublika Espainian

Espainiako I. Errepublikari omenaldia egin diote Bilbon

1873ko otsailaren 11n aldarrikatu zuten I. Errepublika. Lau elkarte errepublikarrek ibilaldia egin dute Arriaga plazatik Mallonaraino, eta errepublikaren aldeko oroigarrian lore eskaintza egin dute.

Espainiako I. Errepublikari omenaldia egin diote Bilbon. Argazkia: EiTB
Espainiako I. Errepublikari omenaldia egin diote Bilbon. Argazkia: EiTB
Espainiako I. Errepublikari omenaldia egin diote Bilbon. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1873ko otsailaren 11n aldarrikatu zen Espainian I. Errepublika, eta Bizkaiko hainbat talde errepublikarrek urteurren hori ospatu dute igande honetan, Bilbon.

Aurten, Nicolas Salmeron lehen gobernu errepublikar horretako presidenteetako bat izan zena omendu dute; bereziki errepublikaren baloreak eta bakezaletasuna defendatu zituelako.

Arriaga plazan, Josetxo Alvarez Euskal Herriko talde errepublikarreko kideak hartu du hitza eta Espainiako monarkiaren gainbeheraren aurrean, III. Errepublika etorriko dela adierazi du.

Ondoren, Arriaga plaza eta Mallona bitarteko bidea egin dute, eta bertan errepublikaren aldeko oroigarrian lore eskaintza egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea