Gizartea -

Sortzetiko eritasunak

Sortzetiko 10 eritasun antzematea ahalbideratuko dute

Osasun Sailak Jaioberrientzako Behaketa Programa zabaldu du eta atzerapen neurologikoa eta bihotzeko arazoak izan ditzaketen haurren gaixotasunak garaiz atzematea eta sendatzea ahalbideratuko du.

Jon Darpón, Osasun Sailburua.EITB.
Jon Darpón, Osasun Sailburua.EITB.
Orpoaren probak beste bost gaixotasun antzemateko balioko du

1:58

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Otsailaren 17an hasiko dira Euskal Ospitale guztietan sortzeko eritasuna atzemateko programa berriarekin. 10 gaixotasun antzemateko aukera emango du ekimen honek. Osasun Sailak jaioberrientzako zabaldu duen programak arazo neurologikoak eta bihotzeko gaitzak eragin ditzaketen gaixotasunak sendatzea ahalbideratuko du.

Jon Darpón-ek, Osasun Sailburua, eta Miren Dorronsorok, Osasun Publikoaren zuzendariak, eman dute urtero jaiotzen diren 21.000 haurrei egingo zaizkien frogen berri.

Gaixotasunak antzematea helburu duen Orpoaren Proba 1982an jarri zen martxan Euskadin eta 2007an eta 2011an beste hiru froga gehiago gaineratu zizkioten.

Endokrino Metabolikoak dira gaixotasun guzti hauek eta garazi ez badira antzematen haurrek 30 urte bete aurretik hazteko eta bihotzeko arazoak, eta buru atzeratasunak jasan ditzakete.

390.000 euro balioko ditu programa berriak, pertsonaleko gastuak kontuan izan gabe. Orain arte, Osasun Sailak 117.000 euro zuzentzen zituen proba honetara. Sailburuaren hitzetan jaio berri bakoitzeko 13 euroko kostua izango du tratamendu berriak.

1982an martxan jarri zutenetik programa honek 597.184 jaioberri tratatu ditu Euskadin. 226 kasu positibo antzeman ditu eta beste 285 gaixotasunaren eramaile antzematen ere lagundu du. Kasu horiek ez dute tratamendurik izan baina senitartekoei hainbat aholku eman zaizkie.

Haurren osasuna hobetzeko programa hau 'giltzarria' dela adierazi du Osasun Sailburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea