Gizartea -
Sexu gehiegikeriak
Etxe-zerbitzari bat kondenatu dute adingabe bat abusatzeagatik
Nafarroan izandako gertakarietan 2011ko uztaila eta irailean bitartean lau aldiz egin zizkion sexu gehiegikeriak garai horretan hamaika urte zituen haurrari.
Erredakzioa
Probintziako Auzitegiak 11 urteko zigorra jarri dio adingabe batu abusu sexualak egin zizkion etxe-zerbitzari bati. 2011ko uztaila eta iraila artean izan ziren gertakariak eta garai horretan hamaika urte zituen haurrak.
Sententziak dioenaren arabera auzipetuak 20.000 euro ordaindu beharko dizkio haurrari eta gehiegikeri sexualak lau alditan gertatu zirela argitu du.
Epaiak bi alditan koitoa gauzatu zela adierazi du eta abusuak haurraren ama etxetik kanpo zegoenean gertatu zirela esan du.
Haurrak bere amari ez ziola esan ezer ere gaineratzen du. Honek, etxera heldu zen egun batean izan zuen gertakarien berri. Etxe-zerbitzariak ezer esaten bazuen 'kartzelara joango zela' mehatxatu zuen haurra.
Sexu gehiegikerien ondorioz amak psikologoen laguntzaren beharra izan du eta haurrak 'mendekua, nazka, estutasuna, beldurra, erruduntasuna eta bakarrik egotea bezalako sentimenduak izan ditu. 2011ko irailetik 2012ko ekaina bitartean ikasketetan kontzentratzen lagundu duten tratamendu psikologikoa jaso zuen'.
Adituen txostenak, testiguen agertzeak eta haurraren 'egiantzaz, koherentziaz eta kontradikziorik gabe' egindako adierazpenak nabarmendu ditu auzitegiak bere epaia erabakitzeko orduan.