Gizartea -

Denboralea

Haizeak hainbat gertaera eragin ditu Euskadin

EAEko zenbait mendateetan zuhurtziaz gidatzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzak. Haize zakarrak hainbat arazo sortu ditu, besteak beste, Erandion aldamio bat bota du.

Argazkia: EFE
Euriak eta haizeak zenbait arazo eragin dituzte, Bizkaian

0:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hotz eta haizearen denboralea nagusi da Euskadin eta Nafarroan, eta astearte honetan zehar prezipitazio ugari uzten ari da barnealdean.

Errepideen sareko bigarren mailako Azazeta mendatea (Araba) ireki egin dute, goiz osoan ibilgailu guztientzako itxita egon ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Haize ufada bortitzek aldamio bat bota dute Erandioko Astrabudua auzoan. Ez da zauriturik egon baina gertaerak kalean aparkatuta zeuden bi autori kalteak eragin dizkie.

Aldamioa 11:30ak aldera erori da, Meso kalean bi pisuko altuerako eraikin batean. Aldamioa lehen pisuan jarrita zegoen.

Elurra ere nagusi

Gainera, Arabako Altube, Kruzeta, Opakua, Urduña, Bernedo eta Herrera, Bizkaiko Barazar eta Urkiola, eta Gipuzkoako Arantzazu eta Urraki mendateetan kontuz gidatzeko eskatu dute.

Nafarroan, berriz, bertako errepideen sare osotik kontuz gidatzeko eskatu du Foru Gobernuak, izotz plakak eta elurra izateko arriskua dela eta.

NA-137 errepidean (Burgi-Izaba), kateak erabili behar dira 33,5 kilometrotik aurrera. Horrez gain, 55 kilometrotik aurrera, ibilgailu guztientzat itxi dute.

Bestalde, urtero bezala, NA-2012 errepidea ere itxi dute, 8. kilometrotik 23,5. kilometrora, eta NA-2011 errepidea ere bai, 6,7. kilometrotik 20. kilometrora.

MAM-eko argazkia: nieve-navarra_

MAM-eko argazkia: nieve-navarra_

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea