Gizartea -

Lan-istripua

Usurbilen larri zauritu zen langilea hil egin da

Ezbeharra joan den urtarrilaren 30ean gertatu zen, Alduntzar enpresan. Enpresa batzordeak lanuztea eta elkarretaratzea deitu ditu asteazken honetarako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

38 urteko langile bat hil zen atzo, joan den urtarrilaren 30ean Luzuriagako (Usurbil) Alduntzar enpresan izandako istripuan larri zauritu ostean, LAB sindikatuak jakitera eman duenez.

Azken bost egunetan, Gipuzkoan, bi behargin hil direla gogora ekarri du sindikatuak. Euskal Herrian, urtea hasi zenetik, gutxienez sei langile zendu dira.

Alduntzarreko enpresa batzordeak lanuztea eta elkarretaratzea deitu ditu asteazken honetarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea