Gizartea -

Cabacas auziaren epaiketa

Gaur deklaratuko du Cabacas hil zuen kargan tiro egiteko agindu zuenak

Ertzaintzaren ofizialordea da inputatutakoa, eta kargatu zuen furgonetako burua zen.

Cabacas auzian justizia aldarrikatzen duen kamiseta. Argazkia: EiTB
Cabacas auzian justizia aldarrikatzen duen kamiseta.
Cabacas auzian justizia aldarrikatzen duen kamiseta. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cabacas auzia daraman epaileak inputatutako laugarren eta azken ertzainari hartuko dio gaur deklarazioa. Cabacas hil zuen kargan parte hartu zuen furgonetaren burua zen gaur deklaratuko duen Ertzaintzaren ofizialordea.

Ana Torres Bilboko 10. Instrukzio Epaitegiko epaileak urtarrilean inputatu zituen lau ertzainak, baina ofizialordearen deklarazioa atzeratu egin behar izan zuten.

2012ko apirilaren 5ean, San Mamesen futbol partidua izan ostean, ertzainen karga batean jaurtitako gomazko pilota batek jota hil zen Iñigo Cabacas Athletic taldeko zalea.

Beste hiru ertzainek berretsi egin zuten aurretik esandakoa, eta gomazko pilotak jaurti zituztela aitortu zuten.

Prentsara filtratutako grabazioak froga gisa erabiltzea eskatu zuen akusazio partikularrak, Garak zabaldutako grabazio horietan ertzainburuaren eta ofizialordearen arteko elkarrizketa entzuten baita.

Cabacasek pilotakada hilgarria jaso zuen lekuan zeuden agenteek "baliabide guztiekin" kargatzeko agindua jaso zuten ertzainburuaren aldetik, eta ofizialordeak tiro egiteko agindu omen zuen orduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea