Gizartea -
Ikerketa
Gazteak pozik, baina lana eta emantzipazioa kezka nagusi
Gazteen Euskal Behatokiak eta Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako "Aurrera begira. Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak" lanak gazteek etorkizuna nola ikusten duten jakitea du helburu.
Erredakzioa
Euskadiko gazteen % 80 bizitzarekin pozik daude, baina lana eta emantzipazioa dituzte kezka nagusi.
Hori da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Gazteen Euskal Behatokiak eta Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako "Aurrera begira. Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak" lanak eman duen ondorio nagusia. Ikerketan 15 eta 29 urte bitarteko 1.516 gaztek eta 30 baino gehiagoko 943k parte hartu dute.
Inkesta urtero egiteko asmoa du Behatokiak, eta helburua gazteek etorkizuna nola ikusten duten jakitea da.
Bizitzaren oinarrizko aldeei dagokienez, gazteen gogobetetzea batez beste % 80koa da, eta % 85etik gorakoa da familia, osasuna eta lagunei dagokienez.
Enplegua eta emantzipazioa dira gazteak gehien kezkatzen dituztenak. Lana dutenen artean, enplegua arriskuan ikusten dure % 39k. Gainera, hamarretik lauk uste du urtebete barru lanik gabe geltiko direla. % 18k lana galtzeko aurreikuspena ez izan arren, lan-baldintzak okertuko zaizkiela uste dute.
Emantzipazioari dagokionez, erdiak (% 45) aukerarik ez dagoela esan du, gaitasunik izango ez dutela edo lortzekotan itzuli beharko dutela uste dutelako.
Hala eta guztiz ere, gazteen bi herenek (% 66) zailtasunei aurre egiteko gaitasunean konfiantza dute eta % 64k bost urteko epean egoerak hobera egingo duela uste dute.