Gizartea -

Heriotza

Inaxio Altuna apaiz donostiarra hil da, 85 urte zituela

Larunbat honetan, iluntzeko 19:00etan, egingo dute apaizaren aldeko hileta elizkizuna Antiguako Martir parrokian.

Haizea Olleta | EITB.COM

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inaxio Altuna apaiza hil da, Donostian, 85 urte zituela. Apaiza Antigua auzoan (Donostia) ezaguna eta maitatua zen bere bizitzan egindako lanagatik; besteak beste, seminarioan eta Larramendi ikastetxean egindakoengatik.

Erretiroa hartu arte apaiza Larramendi ikastetxean aritu zen, prefektu, irakasle eta zuzendari. Guztira 46 urte igaro zituen ikastetxean.

1995ean, ETAk Jose Mari Aldaia Gipuzkoako enpresa-burua bahitu zuenean Altuna familiaren bozeramailea izan zen ia urtebetez.

Apaizaren aldeko hileta elizkizuna Antiguako Martir parrokian egingo dute larunbat honetan, 19:00etan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea