Gizartea -

Haurren minbiziaren eguna

Ospitaleetarako joan-etorrietan Osakidetzaren laguntza eskatu dute

Familiek ospitaleetara egindako joan-etorrietan Osakidetzaren laguntza eskatu dute, egun, EAEko zentroetatik kanpo ematen baita diru-laguntza.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Umeekin Minbizia duten Haurren Gurasoen Euskal Federazioak, larunbatean minbizia duten haurren nazioarteko eguna dela eta, Osakidetzaren laguntza eskatu du familiek ospitaleetara egin behar duten joan-etorrietan. Egun, diru-laguntza EAEtik kanpoko helmugaren bat izanez gero ematen da.

2013an pediatria-minbiziko 40 kasu berri diagnostikatu ziren Euskadin, horien artean nabarmenak leuzemia eta tumoreak sistema nerbioso zentralean izan ziren. Gaur egun, umeen % 75ek egiten diote aurre gaixotasun honi Euskadin.

Umeekin elkarteak azaldu duenez, minbiziak eragiten dien umeek "ez diote biziraupenaren eta tratamenduen gogortasunaren erronkari bakarrik aurre egin behar, baita eguneroko gaietan eragiten dien arazoei ere: ekonomikoak, hezkuntza arlokoak, psikologikoak, sozialak eta afektiboak".

Horren haritik, familiaren bizitzaren testuinguruan, haurren bizi-kalitatea hobetzeko asmoz, "ospitalera desplazamendu asko izaten direla" nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak