Gizartea -

Donostia

Bikotekidea jo eta lurretik arrastaka eramateagatik atxilotu dute

Ertzaintzak 27 urteko gizonezko bat atxilotu du Gipuzkoako hiriburuan. Emakumeak eskuetan eta aurpegian zauriak zituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

27 urteko gizonezko bat atxilotu dute Donostian, emakumeen aurkako indarkeria delitua leporatuta. Atxilotuak bikotekidea jo du eta oinetatik hartuta lurretik arrastaka eraman du.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, 04:00ak aldera, Donostiako San Martin kalean emakume bat jotzen ari zen gizon bat salatzeko deia jaso du Ertzaintzak.

Bertaratu direnean, ertzainek emakumea lurrean topatu dute eta gizonezkoa, ondoan, oihuka ari zitzaion.

Ertzainak jakin duenez, atxilotuak bikotekidea jo du eta emakumezkoak aurpegian eta eskuetan zauriak zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea