Gizartea -

Gasteizen

Hiru bonbona zabaldu eta lehertaraziko zituela esan dio Ertzaintzari

Gizona atxilotu du Poliziak eta suhiltzaileek, butano-botilak aurkitu eta gero, atxilotuaren etxebizitza aireztatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 38 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur, igandea, Gasteizen, kalte handiak eragiten saiatzeagatik, bere etxebizitzan hiru butano-botila zabaltzeagatik, lehertarazteko asmoz, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

01:00ak zirela, gizon bat Ertzaintzara deitu du bere etxeko (Campo de los Palacios kalean) zenbait bonbonari tapoia kendu diela abisatzeko.

Abisua jaso eta gero, Ertzaintzako eta Udaltzaingoko zenbait agente bertaratu dira, suhiltzaileekin batera.

Poliziek gizona bilatzen zuten bitartean, kale hori eta ondokoak itxi dituzte, suhiltzaileek bonbonak -bi erabat hutsik eta hirugarrena erdi beteta- topatu dituzte, eta atxilotuaren etxebizitza aireztatu.

Atxilotua komisaldegian dago, epailearen aurrera eraman arte, eta dagozkion eginbideak bukatu bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintzaren albisteak