Gizartea -

Lau hilabeteren ostean

Hodei aurkitzeko Poliziekin gehiago kolaboratzeko eskatu du Galdakaok

Gaztea aurkitzeko, Europolekin eta Europako beste polizia-talde batzuekin elkarlanari "eusteko" eta "areagotzeko" eskatu die Udalak Belgikako agintariei.

Galdakaoko kontzentrazioaren irudia. Argazkia: EiTB
Galdakaoko kontzentrazioaren irudia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galdakaoko Udalak Europolekiko eta Europa guztiko Poliziekiko lankidetza biderkatzeko eta kasu honetaz agertzen diren pista guztiak ikertzeko eskatu du. Lau hilabete igaro dira jada Hodei Egiluz Anberesen desagertu zenetik.

Egiluzen familiarekin batera, Udaleko kideek adierazpen bat irakurri dute. Jon Darpon Osasun sailburua, Monica Hernando Biktima eta Giza Eskubideen zuzendaria, Eusko Legebiltzarreko kideak eta Bizkaiko Batzar Nagusietakoak ere egon dira ekitaldian.

Testuaren irakurketa Galdakaon deitutako kontzentrazioa baino ordu erdi lehenago egin da, gaztea desagertu zela lau hilabete egiten dituenean. Orduan praktika profesional batzuk egitera joan zen Anberesko enpresa batera, Ingeniaritza Informatikoan titulua lortu ostean.

Hodei Egiluzen arrastoa urriaren 19an galdu zuten, Eskalda ibaiaren ondoan, Anberesen, lagun batzuekin izan ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea