Gizartea -

Epaia

600.000 euroko kalte-ordaina ematera zigortu dute Ib-Salut

Balear Uharteeko Auzitegi Nagusiak Balear Uharteetako Osasun Zerbitzua zigortu du eta kalte-ordaina eman beharko dio erditze garaian izandako hipoxiaren ondorioz, garuneko paralisia duen haurrari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Balear Uharteetako Justizia Auzitegia Nagusiak Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuak (Ib-Salut) eta Zurich aseguru-etxea zigortu ditu, eta 600.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diete erditze garaian izandako hipoxiaren ondorioz, garuneko paralisia duen haurrari.

Epaiaren arabera, "haurraren familiak kalte-ordaina jaso beharko du erditze garaian izandako osasun-laguntzaren eraginez pairatutako kalte fisiko eta moralak direla eta". Epaiari ezin izango zaio helegite arrunta aurkeztu.

Epaiketan, Gaixoaren Defendatzaileak ordezkatu du familia eta azaldu duenez, emakumeak 32 urte zituen 2004ko abuztuaren 24an haurra erditu zuenean.

"Fetuak sufrimendu handia jasan zuen eta horrek haurraren osasuna kaltetu zuen. Ez da pertsona independentea eta laguntza behar du", ohar batean azaldu dutenez. Erakundeek % 90eko gutxitasuna aitortu diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea