Gizartea -

Denboraleak zigortuta

Gaur itxiko dute Bermeoko kai-muturrerako sarbidea

Gaur arte, Bermeoko portuan harri-lubetako mila tona bloke jarri dituzte, 10 eta 20 tona arteko harrizko 210 bloke eta 8.000 kiloko hormigoizko 35 bloke.

Argazkia: EiTB
Bermeo
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, ostiral honetan itxiko du Bermeoko kai-muturrerako sarbidea, duela gutxiko denboralearen ondorioz puskatutako kai-muturra konpontzen den bitartean.

Almudena Ruiz de Angulo Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde-Politikako zuzendariak azaldu duenez, neurri hau segurtasuna bermatzeko asmoz hartu da, Bermeoko bizilagunen ohiko bidea delako.

Kai-muturra konpontzeko errazena delako, leku horretako lanak hastea aurreikusi dute lehenbailehen normaltasunera itzultzeko, hala herritarrek erabili ahal dezaten.

Gaur arte, Bermeoko portuan harri-lubetako mila tona bloke jarri dituzte, 10 eta 20 tona arteko harrizko 210 bloke eta 8.000 kiloko hormigoizko 35 bloke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea