Gizartea -
Ezbeharra
Sute batek kalte larriak eragin ditu Getxoko Tamarises jatetxean
Ez da inor zauritu, eta jatetxearen ondoan dagoen hoteleko bezeroak ez dituzte irtenarazi behar izan.
Erredakzioa
Tamarises jatetxean, Ereagako hondartzan (Getxo), kalte larriak izan dira, goizean piztutako sute baten ondorioz. Ez da inor zauritu, eta jatetxearen ondoan dagoen hoteleko bezeroak ez dituzte irtenarazi behar izan.
Sutea 05:05ean piztu da, eta jatetxeko kafetegiko teilatuan eragin du batik bat, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Lehenengo zantzuen arabera, biltegian eta sotoan hasi da, baina oraindik ez dakite zerk eragin duen.
Hainbat suhiltzaile bertaratu dira, eta 07:20rako lortu dute sua erabat itzaltzea.
Behin garrak itzalita, Javier Izarra sukaldariburuak zuzentzen duen jatetxeko kalteak ebaluatzen hasiko dira.