Gizartea -

Aldi baterako

Segurtasun Sailak udaltzaingoz lan egiteko lan-eskaintza deitu du

Ekimen honen bidez, udal askok dituzten "arazo larriei erantzutea" izango da helburu, epe mugatu batean plaza horiek betetzeko.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun Saileko sailburua. EiTB
Estefania Beltran de Heredia
Ertzaintzaren promozio berria deituko dutela iragarri du Jaurlaritzak

1:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Sailak Lan Eskaintza Publiko bat deituko du udaltzaingoz lan egitea ahalbidetuz hainbat udalerritan, aldi baterako.

Ekimen honen bidez, udal askok dituzten "arazo larriei erantzutea" izango da helburu, epe mugatu batean plaza horiek betetzeko. Zailtasun horiek, Segurtasun Sailak azaldu duenez, gehiago dira opor garaietan, udaran batik bat.

Horren ondorioz, Segurtasun Sailak agenteen burtsa bat sortzea erabaki du, aukera hori izateko lankidetza-hitzarmen batean hitzartzeko interesa erakutsi duten udalentzat.

Arkatute Ertzaintzaren Euskal Akademiaren kargu egongo da agenteak aukeratzea eta horien formazioa, horren osteko kudeaketa, lan-burtsarena, Segurtasun koordinazioaren Zuzendaritzak egingo du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea