Gizartea -

Heriotza

22 urteko preso gipuzkoar bat hil da Burgoseko kartzelan

Salhaketa elkarteak jakitera eman duenez, urte hasieratik azken hau barne hiru dira espetxeetan egon diren heriotza kasuak.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

22 urteko gipuzkoar bat hil zen Burgoseko kartzelan otsailaren 8an, Salhaketa elkarteak jakitera eman duenez. Familiaren eskariz eman du jakitera.

Urte hasieratik azken hau barne hiru dira espetxeetan egon diren heriotza kasuak.

Horrelako kasuen inguruan agintariek ezikusia egiten dutela ohartarazi du presoen eskubideen aldeko taldeak. "Kezkatu egiten gaitu eskumena duten agintari judizialen aldetik heriotza horien inguruabarrak argitzeko inolako ekimenik ez egoteak", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea