Gizartea -

Noos auzia

Deklaratzera deitu dute abokatu bat, infantaren grabazioaren harira

Francisco Jose Carvajal abokatua inputatu gisa deklaratzera deitu du Poliziak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inputatu gisa deklaratzera deitu dute Francisco Jose Carvajal abokatua, Cristina infantaren deklarazioaren ezkutuko grabazioaren harira irekitako ikerketaren baitan, Poliziak eta ikerketako iturriek baieztatu dutenez. Palman deklaratu beharko du, asteazkenean.

El Mundo egunkariak areto barruko argazkia kaleratu ondoren abiatu zuten ikerketa. Ondoren, infantaren deklarazioaren bideoa ere zabaldu zen, ezkutuan grabatutakoa.

Horren aurrean, funtzionarioak eta abokatuak deklaratzera deitzeko agindua eman zuen epaileak, eta irudien inguruko datuak eskatu zizkion Wouzee enpresari, Interneteko plataforma horretan zabaldu baitzuten bideoa.

Wouzeek dagoeneko eman ditu eskatutako datu guztiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea