Gizartea -
Polizia operazioa
28 pertsona atxilotu dituzte, Gizarte Segurantzari iruzur egiteagatik
Espainiako Gizarte Segurantzari 17,5 milioitik gorako iruzurra egitea egotzi die Poliziak.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak 28 pertsona atxilotu ditu gaur, Gizarte Segurantzari 17,5 milioitik gorako iruzurra egitea egotzita. Guztira, Madril, Bartzelona, Granada, Alacant eta Pontevedrako 21 enpresa ikertu ditu Poliziak. Operazio horri esker, Gizarte Segurantzaren aurkako 35 delitu argitu dituzte, baita beste bost faltsutze eta iruzur ere, Poliziak jakitera eman duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea