Gizartea -

Ceutan eta Melillan

Etorkinen aurka gomazko pilotak erabiltzea debekatu du Guardia Zibilak

Muga legez kanpo zeharkatzeko modu ezberdinei aurka egiterakoan "irizpide operatiboak" eta "proportzionalak" aipatu ditu Barne Ministerioak.

Debekua Ceutan eta Melillan aritzen diren agenteei egin die Guardia Zibilak. Efe.
Debekua Ceutan eta Melillan aritzen diren agenteei egin die Guardia Zibilak. Efe.
Debekua Ceutan eta Melillan aritzen diren agenteei egin die Guardia Zibilak. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muga zeharkatzen saiatzen diren etorkinen kontra gomazko pilotak ez erabiltzeko agindua eman die Guardia Zibilak mugan aritzen diren agenteei. Hala ere, balarik gabeko kartutxoak eta babesteko ezkutuak, borrak eta istiluen kontrako beste materiala erabiltzen jarraitu ahal izango dute.

"Jarduteko irizpideak muga zeharkatzeko erabilitako moduaren arabera aldatuko dira, eta horri ez zaio garrantzi gehiagorik eman behar", esan du Francisco Martinez Estatuko Segurtasunerako idazkariak.

"Baliabideak egoeraren araberakoak izan behar dira, eta baliabide horiek etorkinak urruntzeko beharrari erantzun behar diote. Guardia Zibilaren arabera beste baliabide batzuk gomazko pilotak baino eraginkorragoak badira, irizpide horiek errespetatu egin behar ditugu".

"Neurriko baliabideak"

"Etorkinen presio handia daukagu, eta Guardia Zibilak legez kanpoko sarrerak ekiditeko eskura dituen baliabideak erabiltzen ditu, proportzionaltasuna, aukera eta egokitasuna kontuan hartuta", esan du Martinezek hedabideei egindako adierazpenetan.

Gomazko pilotak ez erabiltzeko erabakia otsailaren 6an izandako ezbeharraren lehen ondorioa da. Egun hartan 15 etorkin hil ziren Ceutako Tarajal hondartzara igerian iristen saiatzen ari zirela. Guardia Zibilak gomazko pilotak, ke-poteak eta balarik gabeko kartutxoak erabili zituen Espainiara sartzea saihesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea