Gizartea -

Gertakaria

Bi gazte zigortu dituzte tren batean grafitiak egiteagatik, Tolosan

Grafitigile bakoitzak 900 euroko isuna ordaindu beharko du, eta 3.721 euroko kalte-ordaina eman beharko diote Renferi.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Grafitigile bakoitzak 900 euroko isuna ordaindu beharko du, eta 3.721 euroko kalte-ordaina eman beharko diote Renferi, Tolosako (Gipuzkoa) geltokian zegoen tren batean grafitiak egiteagatik.

Ebazpenean agertzen denez, 2012ko urtarrilaren 27an egin zituzten pintaketak, eta pertsona batek egin zuen, baina beste bi ere bazeuden bertan, zaintza lanak egiten. Horietako bat, baina, ezin izan dute identifikatu. Aipatu iturrien arabera, aldirietako tren baten azken bi bagoietan eta atzealdeko makinan egin zituzten pintaketak.

Epaileak kalteak egiteagatik zigortu ditu bi lagunak, eta horiek onartu egin dute zigorra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tolosa albisteak