Gizartea -

Galdakaon

Bost zauritu eta auto-ilara luzeak AP-8an izan den istripu batean

Errepidea garbitu duten bitartean, trafikoa Txorierriko igarobidetik desbideratu dute. 10:00etan ireki dute berriro, eta dagoeneko ez dago auto-ilararik.

Kaosa AP-8an, Galdakao parean, lau autok talka egin ostean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau ibilgailuk istripua izan dute gaur goizean AP-8 autobidean, Galdakao parean, eta, ondorioz, bost pertsona zauritu dira eta auto-ilara luzeak sortu dira goizeko lehen orduetan.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 07:00etan gertatu da. Istripuaren ondorioz erregaia zabaldu denez, Ertzaintzak errepidea ixtea erabaki du, zorua garbitu arte.

Bitartean, ibilgailuen zirkulazioa Txorierriko igarobidetik desbideratu dute. 10:00etan ireki dute berriro errepide tarte hori, eta dagoeneko ez dago auto-ilararik.

Istripuaren ondorioz, bost pertsona zauritu dira, baina ez omen dute zauri larririk egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin