Gizartea -
Hondakinen plana
Errazkin: 'Oposizioak proposamena aztertzeko denbora gehiago behar du'
Gipuzkoako Ingurumen diputatuak esan duenez, "herritarrak hondakinen polemikarekin aspertuta daude eta agente guztiak eredu jasangarri bat lortzeko lanean jartzea eskatzen dute".
Erredakzioa
Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatuak adierazi duenez, "oposizioko alderdiek proposamena aztertzeko denbora gehiago behar dute".
"Ez da hedabideetan titularrak bilatzeko garaia, akordioak lortzeko eta erabakiak hartzekoa baizik", esan du, aste honetan EAJ, PSE eta PP alderdiekin bilera sorta egin ostean argitaratu duen ohar batean.
Gainera, "herritarrak hondakinen polemikarekin aspertuta daude eta agente guztiak eredu jasangarri bat lortzeko lanean jartzea eskatzen dute".
Gipuzkoako zabortegiak ixteko beharra nabarmendu du diputatuak, eta "lehentasuna" direla esan du "Europak eskatzen duelako eta gipuzkoarrek zabortegietatik gertu bizi diren herritarrekin zorra dutelako".
Gipuzkoako Foru Aldundiaren helburua da abenduaren 31n Zarauzko Urteta zabortegia ixtea. Lapatxekoa (Azpeitia), berriz, 2015eko apirilean, eta Sasietakoa (Beasain) urte bereko abendu inguruan.