Gizartea -
Istripua
Gizonezko bat hil da Urdulizen, autoarekin lubeta batetik erorita
Ezbeharra Mungiako noranzkoan gertatu da, BI-634 errepidean. Antza, gidatzen zihoan ibilgailua errepidetik atera eta lubeta batetik erori da.
Erredakzioa
Gizonezko bat hil da gaur goizean Urdulizen (Bizkaia), gidatzen zuen autoa errepidetik irten eta hiru metroko malda batetik behera erori ondoren. Hildakoa 34 urteko Berangoko auzokidea da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharra goizeko 07:20ak aldera gertatu da, BI-634 errepidean, Urdulizen. Mungiara zihoan Volkswagen Golf bat errepidetik irten eta hiru metroko malda batetik behera erori da. Erortzean, autoak zuhaitz bat atera du. Autoan zihoan lagun bakarra barruan harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Bertaratutako anbulantziako langileak gizona suspertzen saiatu diren arren, autoaren gidaria tokian bertan hil da. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.