Gizartea -
Fake?
Flos Mariae, 'Ama Birjinaren omenez' egindako arrakasta birala
'Como una loncha de queso, en un sandwich preso': horrela hasten da "Amén", Flos Mariae taldearen kantua. Sekulako arrakasta lortzen ari da Sarean.
Flos Mariae taldea Interneteko fenomeno berria da: estetikagatik, errimengatik... Taldearen "Amen" bideoklipa otsailaren 14an heldu zen Youtubera eta ia 500.000 bisita ditu dagoeneko.
Marketin biral oso ona lortu du kantuak, errima hauei esker: "Como una loncha de queso, en un sandwich preso" ("Gazta-xafla baten moduan, sandwich batean preso") edo "No te rindas si quieres ganar: si lo haces vas a fracasar" ("Ez ezazu amore eman, irabazi nahi baduzu: egiten baduzu, porrot egingo duzu), azpitik taldekideek "fracasaaaaar" abesten duten bitartean. Sei ahizpa horien estetikaz ere asko hitz egingo da datozen egunotan.
Sei gaztetxok osatzen dute Flos Mariae taldea. Webgunean azaltzen dutenez, "Ama Birjinaren debozioz egindako taldea da, ez dugu abeslari izateko asmorik".
Eta ez hori bakarrik: Flos Mariaek 21 kantuko CD bat argitaratuko omen du eta astean abesti bat sareratuko dute.
Gezurrezkoa, fake bat, izan edo ez, arrakasta handia lortu dute. Hemen da Flos Mariaeren arrakasta: