Gizartea -

Hitzarmena

Defentsarekin akordioa ekonomikoki interesgarria dela dio Goirizelaiak

EHUko errektoreak esan du unibertsitateak 6.300 akordio sinatu dituela eta, gainontzekoek bezala, "interes ekonomikoa" duelako eraman zutela aurrera.

Iñaki Goirizelaia Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Iñaki Goirizelaia Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Iñaki Goirizelaia Radio Euskadin. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak Defentsa ministerioarekin sinatu duten akordioa defendatu du eta esan du unibertsitateak 6.300 akordio sinatu dituela eta, gainontzekoek bezala, "interes ekonomikoa" duelako eraman zutela aurrera.

Belen Arrondo EH Bilduko parlamentariak aurkeztutako galdera bati erantzun dio akordio horren inguruan: Bakea, segurtasuna eta defentsaren inguruko mintegi bat antolatzeko akordioa da, hain zuzen ere.

Arrondok baztertu egin du akordioa sinatu izana, "Euskal Herriaren subiranotasunerako erreibindikazioak armen bitartez erantzutea mehatxatzen dutenekin". Horrela, "ikerketaren izenean, ez du denak balio", gaineratu du.

Errektorea haserre agertu da Eusko Legebiltzarrera horretarako joan delako eta ez unibertsitate publikoaren "gaur egungo erronkei buruz" hitz egitera.

Gogoratu du EHUk 6.300 akordio dituela hainbat esparrutan eta Defentsarekin sinatutakoa bat dela soilik. Gaineratu du akordioak irakasleek, sailek edota errektorearen lantaldeak bultzatzen dituela eta dituzten muga bakarra unibertsitatearen estatutuak eta txosten estrategikoa dela, legalitatearekin batera.

Horrela, Goirizelaiak argi utzi nahi izan du akordioaren atzean ez dagoela "interese patriotiko, ideologiko, militar, alderdikoi edota erlijiosorik", unibertsitateak "interes ekonomikoa" baino ez duelarik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea