Gizartea -

Autobus eta kamioi baten talka

Zortzi pertsona zauritu dira Zornotzan izandako istripu batean

Bizkaibuseko autobus batek eta zura garraiatzen zuen kamioi batek talka egin dute N-634 errepidean Zornotzan, Euba auzoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira sei pertsona zauritu dira Bizkaibus enpresako autobus batek eta zura garraiatzen zuen kamioi batek Zornotzan (Bizkaia) gaur goizean izandako istripuan. Zauritu guztiak autobusean zihoazen bidaiariak dira, guztira hamabost zeramatzan, Ertzaintzaren iturriek Europa Pressi adierazi diotenez.

Ezbeharra 10:00etan gertatu da, N-634 errepidean, Zornotzako Euba auzoan. Autobusak eta kamioiak elkar jo dute eta, talkaren ondorioz, autobusean zihoazen hamabost bidaiarietatik sei zauritu dira. Zauri arinak egin dituzte.

Osakidetzako lau anbulantziak eraman dituzte zaurituak, eta autobusean zihoazen gainerako bidaiariak Bizkaibus enpresako beste autobus batean eraman dituzte.

Bi ibilgailuen arteko istripuaren ondorioz, Zornotza eta Durango lotzen dituen N-634 errepidearen tarte horretan arazoak izan dira, eta Ertzaintzak noranzko batean eta bestean zihoazen ibilgailuak aldizka pasarazi ditu libre geratu den erreitik. Nolanahi ere, 11:15ean, lau kilometroko auto-ilarak zeuden inguru horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian